EIPK: "Burkide eta askatasunaren aldeko militante zintzo bat galdu dugu"

2014ko ekainaren 2a
07:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Hala dio Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak Aitor Renteria Txato-ren heriotzaren harira kaleratutako oharrak:

"Aitor Renteria Txato-ren heriotzak sortutako samina, harenganako oroimen eta omenaldi bero bilakatu nahi du EIPK-k. Guk, burkide eta askatasunaren aldeko militante zintzo bat galdu dugu, euskararen herriak langile nekaezin bat, eta hutsune erraldoi hori betekaitza dela jakinik, bere izena eta izana bizirik atxikitzeko aldarria lau haizeetara hedatzen dugu. Halaber, hutsunerik sakonena hurbilekoengan delarik, doluminak helarazten dizkiogu bere senitartekoei, besarkadarik maitakorrena haientzat, eta baita bere lankide eta lagun ororentzat ere. Ohore Txato, adiorik ez".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.