komunikabideaK

EITBren eguraldi mapa berriak ez du Euskal Herria osorik erakusten

Mapa horretan Espainiako Kantabria, Burgos, Errioxa eta Zaragoza lurralde zatiak erakusten ditu. Frantziako Landak ez ditu erakusten.

2009ko ekainaren 29a
18:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Eguraldi mapa berritua erabiltzen hasi dira EITBko albistegietan. Mapa horretan ez da Euskal Herria osorik erakusten; Ipar Euskal Herriko hiru probintziak ez dira osotasunean ikusten, ezta Nafarroa ere -ipar-ekialdeko eta hegoaldeko zonaldea falta da-. Horrez gain, EAEko barne mugak bereiztu gabe agertzen dira, baita Ipar Euskal Herrikoak ere. Trebiñu (Araba), berriz, bereizita ageri da. Aitzitik, Espainiako Kantabria, Burgos, Errioxa, eta Zaragoza probintziak agertzen dira. Frantziako Landak ez ditu erakusten. PSE-EE eta PPren arteko akordioan jasota zegoen EITBren eguraldi mapa aldatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.