Ekai Alkorta (Urretxu, Gipuzkoa) iheslaria atxilotu du gaur 11:00ak aldera Frantziako Poliziak Baionan. Bizikletan lantokira zihoala atzeman dute eta Polizia etxean daukate orain. Aurki dira eramatekoak Parisera. Poliziaren arabera, bost urteko kartzela zigorra du betetzeko.
38 urte ditu Alkortak, eta Kanadan bizi izan zen; han ere atxilotu zuten. Baionan zegoen duela urte batzuetatik. Seaskan lan egin zuen, eta udara honetan Bilgune udalekuetan zebilen.
Gaur 18:30etik aurrera elkarretaratzea egingo dute Baionako polizia etxe aurrean, atxiloketa salatzeko.
atxiloketak