Ekainaren 13an osatuko dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak

2011ko ekainaren 3a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ekainaren 11n udalak osatu eta bi egunetara osatuko dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak, ekainaren 13an. Bilduko 22 batzarkidetatik 17k gaur hartuko dituzte kreditazioak, eta martxan jarriko dute prozedura. Batzorde iraunkorreko lehendakaria behartuta dago hamabost egunen barruan osoko bilkura deitu eta egitera. Efe berri agentziak jakitera eman duenez, Rafaela Romerok ez du hamabost eguneko epea agortuko, eta hilaren 13an egingo da bilkura, 11:00etan. Batzar horretan mahai berria eratuko dute, eta beste hamabost eguneko epean egingo dute diputatu nagusia aukeratzeko osoko bilkura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!