Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzartu dutenez, Gasteiz-Eibar (Ap-1) autobidea ekainean zabalduko dute. Errepidea osorik irekitzeko bi tarteko lanak bukatzea falta da, biak ere Gipuzkoako partekoak: Arlaban-Eskoriatza eta Eskoriatza-Arrasate. Aurrenekoa zabalduko dute lehendabizi: apirilean -10,8 kilometroko luzerakoa da-.
Arlabango tunelean aurkitutako hamasei anhidrita zainek urte erdi atzeratu dituzte Eibar-Gasteiz autobideko lanak. Guztira, 46,2 kilometro ditu ibilbideak. Obren hasierako aurrekontua 632 milioi eurokoa izan zen. Ondoren, 670 milioi eurora igo zuten. Atzerapenek, ordea, gainkostua handitu dute. Orain dela 11 urte hasi zituzten lanak.
Arrasate-Eskoriatzako lanak bi hilabeteko atzerapenez doaz, orain aste batzuk Apotzaga parean izandako luizi batzuk direla-eta. Autobidea erabat ireki artean Arlaban-Eskoriatza tarteko bidesaria ez dute kobratuko.
Azpiegiturak
Ekainean zabalduko dute Gasteiz-Eibar autobidea
Arlaban-Eskoriatza 10,8 kilometroko tartea apirilean irekiko dute, eta Eskoriatza-Arrasate faltako da. Orain dela 11 urte hasi zituzten autobideko lanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu