Haize bolada handiak ibiliko dira eta euri zaparrada indartsuak botako ditu datozen orduetan Euskal Herrian, eta, ondorioz, herritarrei babes neurriak hartzeko deia egin diete agintariek. Aurreikuspenen arabera, ordu betean metro koadroko 30 litro botatzera irits daitezke euri jasak. Halaber, boladaka-boladaka txingorra ere bota dezake.
Errepideetan arreta bereziz gidatzeko deia egin dute Babes Zibileko agintariek, eta ahal dela, autoz egin beharreko joan-etorriak murriztekoa.
Eguraldia