Stop Kaleratzeak elkarteak ekimen bat jarri du martxan, BBVA, Santander, Bankia eta Espainiako Banku Elkarteari galdegiteko "berehala" eten ditzatela hipoteka ordaindu ezinik daudenen kaleratze prozedurak. Gutun bat idatzi du elkarteak, eta dagoeneko 38.766 pertsonak bat egin dute ekimenarekin.
Eskutitzean, elkarteak bankuei eskatzen die bertan behera uzteko kaleratze prozedurak, behinik behin kaleratzeen inguruko arau berri bat dagoen arte.