Le Journal du Pays Basque egunkariak gaur plazaratu duenez, Irrintzi taldeak bere gain hartu ditu iazko abuztuaz geroztik Ipar Euskal Herrian izan diren sei eraso; zehazki, Angeluko (Lapurdi) Argia hotela, Prinkipo etxea eta Chiberta golf gunearen kontrako atentatu saioak, abenduaren 26an Bokaleko (Lapurdi) polizia etxearen kontra egindakoa, eta iragan berri den apirilaren 23an Bidaxuneko (Nafarroa Beherea) turismo bulegoaren eta etxe agentzia baten aurkako saioak.
Gainera, ekintza armatuak egiten jarraitzeko asmoa agertu du Irrintzik; areago, Frantziako eta Espainiako estatuek gatazkari irtenbide negoziatua emateko borondaterik agertu ezean beren atentatuak "Frantziako eta Espaiiako lurralde osora" hedatzeko mehatxua egin dute.
Frantziari eta Espainiari ez ezik, EB Europako Batasunari eta NBE Nazio Batuen Erakundeari ere mintzo zaizkie Irrintzi. Bi estatuaei Euskal Herrian giza eskubideak bete ditzaten eta Euskal Herria bera aitor dezaten presio egiteko eskatzen die. Ildo horretatik, Autonomia Eraikik berriki New Yorken, Nazio Batuetan, izan duen parte hartzea txalotu du.
Frantziako Estatuari autonomia eta erreferenduma eskatzen dizkio Iparraldearentzat.
Ekintza armatuak "Frantziako eta Espainiako lurralde osora" zabaltzeko mehatxua egin du Irrintzik
Iazko abuztuaz geroztik Ipar Euskal Herrian izandako sei atentatu bere gain hartu ditu, Bokaleko (Lapurdi) polizia etxearen kontrakoa kasu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu