Ildo horretatik, EHGAM Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimenduak "askapen homosexualaren prozesuan nolabait lagundu duten pertsona, elkarte edo erakundeak" saritzen ditu urtero egun honen kariaz; halaber, jarrera homofobikoak zigortzen ditu. Aurten, Urrezko Hirukia Lesbiana Feministen kolektiboak jasoko du. Trapuzko Espartina berriz, Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiari eta Aquilino Polainori emango diote.
Ekitaldi intituzionalik ere izango da: eguerdiko 13:00etan Bilboko Udaletxeko Arabiar aretoanBizkaiko Gay eta Lesbianen Elkarteei harrera egingo dei Bilboko alkate Iñaki Azkunak eta Udalbatzarrak.
Gay eta lesbianen eskubideen aldeko eguna