'El Mundo'-k dio Benegasek Amedori 35 milioi pezeta eman zizkiola 'GAL auzian'

Erredakzioa
2010eko irailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
El Mundo kazetak argitaratu duenez, Txiki Benegas PSE-EEko diputatuak Jose Amedo Espainiako poliziari 35 milioi pezeta (211.000 euro) ordaindu zizkion GAL auzian lekukotasuna alda zitzan eta Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen eta Pedro J. Ramirezen aurka egin zezan.

Tratu horren negoziazioa egiaztatzen duten entzunezko grabazioak dituela jakinarazi du egunkariak. Haren arabera, Villanueva de la Cañada herrian (Espainia) bildu ziren 1995eko abenduaren 1ean, eta politikariak honela erran zion: «Deklarazioa aldatzen duzu. Garzon eta Pedro J.-ren aurka egiten duzu, eta barkamena lortzen dizugu, baita bizitza ekonomikoki konpontzen ere». Tratua bukatzean 600 milioi pezeta (3,6 milioi euro) eskuratu behar zituen, baina Amedok atzera egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.