ELA-HZ BILERA

ELAk bere elkartasuna erakutsi dio HZri

Sindikatu abertzaleak "askatasun murrizketa larria" nazioarteko eremu sindikalean salatuko duela jakinarazi du. Bere aldetik HZk "Euskal herriko gehiengo sindikalaren" laguntza eskatu du euskaldun guztien "eskubide politikoak bermatzeko".

2004ko maiatzaren 13a
16:49
Entzun 00:00:0000:00:00
ELAk bere elkartasuna adierazi dio HZri PPk eta PSOEk zerrenda abertzaleak hauteskundeetan parte har dezan saiatuko direla aurreratu ostean. Hala sindikatuak beregain hartu du askatasun murrizketa larri hau "nazioarteko eremu sindikalean salatzeko" konpromezua.

ELAko komunikazio arduradun German Kortabarria eta HZk partaide Larraitz Mendizabal eta Pedro Albitek izandako bileraren ondoren egin dituzte adierazpen hauek. Batzarreko partaideek onartu dutenez bileraren helburua HZren programa politikoa aurkeztea bazen ereItun Antiterroristaren sinatzaileek atzo publiko egin zuten akordioak elkarrizketa baldintzatu du.

Bere aldetik HZko partaideek argitu dutenez, beraien asmoa kontaktu desberdinak egitarena bazen ere, PP eta PSOEk atzoko bilearen ostean erakutsi duten jarrreak "eragile sozial eta sindikalen laguntza bilatzera" behartu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.