Politika

ELAk eta LABek gogor salatu dute Espainiako Gobernuaren lan errefoma

ELAk adierazi du "eskubide laboral eta sozialak murrizteko etengabeko prozesuan beste urrats bat egin" dela. EAJk Madrilen duen jarrera salatu du LABek.

2010eko uztailaren 30a
16:39
Entzun
Atzo Espainiako Kongresuan onartutako lan erreformari gaur bertan erantzun diote ELAk eta LABek. ELAk lan eskubideen murrizketak salatu ditu eta LABek Madrilen EAJk duen jokabidea salatu du.

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiaren ustez, "langileen eskubideak kalteturik aterako dira lan erreformarekin eta sarraski itzela burutuko dute". Horretaz gain, atzo onartutako testuak "kaleratzea are gehiago erraztuko" duela zehaztu du, eta "enpresei lan hitzarmena ez betetzeko aukera erraztuko" zaiela. Eta kritikatu du "uztaila eta abuztua aukeratzea erreforma onartzeko, gizartean eztabaida saihesteko helburuz".

LABen iritziz "euskal gizartea lan erreformaren aurka dago" eta "onartezina" da EAJren jarrera Madrilen, "lan erreforma onartzea errazteaz gainera, negoziazio kolektiboa erreformatzeko baldintza jarri" diolako Espainiako Gobernuari. Egoera horri erantzuteko, "Euskal Herrian politika sozial eta ekonomikoak erabakitzeko tresnen beharra" aldarrikatu du. Eta euskal instituzioei eskatu die "erreformei aurre egiteko, Hego Euskal Herriko milaka langilerekiko eta gehiengo sindikalarekiko errespetuz".

Aralarrentzat ere "atzerapausoa" da erreforma

Aralarrek, berriz, onartu berri den lan erreforma langileen eskubideetan "atzerapausoa" dela adierazi du, baita "produkzio aurrerakoi eta lan harremanetan ere". Aralarren koordinatzaile nagusi Patxi Zabaletak adierazi duenez, kaleratzea baimentzea galerak espero dituztela aurreikusita, "aberrazio hutsa" da. Kaleratzea errazteaz gainera, merkeagoa bihurtu dute, eta, gainera, langileek segurtasun juridikoa galdu dute".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.