ekoNOMIA

ELAk eta LABek utzi egin diote Osalanen parte hartzeari

Sindikatuen ustez, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea burokratizatu eta ezgauza bihurtu da. "Patronalaren esanetara dago, eta bere egitekoak betetzeko adina bitartekorik ez dauka". Haien arabera, "Jaurlaritzak baztertu egin du zinezko politika egiteko aukera".

2010eko uztailaren 5a
18:25
Entzun 00:00:0000:00:00
ELAk eta LABek gaur jakinarazi dutenez, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean zeukaten parte hartzea etetea erabaki dute -EAEko erakundea da-. Besteak beste, uste dute Eusko Jaurlaritzak "baztertu" egin duela "lan osasunaren arloan zinezko politika egiteko aukera. Laneko istripu eta gaixotasunen benetako zergatiei ez die ekin nahi -hots, enplegu eta lan baldintzei-, horrela patronalaren interesen aurka jo beharko bailuke, prekarietatea, kontrolik gabeko azpikontratazioa eta arau bihurtutako aldi baterako enplegua borrokatuz".

Erakunde "burokratizatua" da Osalan, ELAk eta LABek diotenez, "eta ezgauza bihurtu da". Sindikatuek esan dute aurten aurrekontua %43 jaitsiko duela. "Murrizketa eskandaluzkoa da. Patronalaren esanetara dago, eta bere egitekoak betetzeko adina bitartekorik ez dauka".

Osalaneko Kontseilu Nagusia "antzezpen formal hutsa" dela iritzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.