ELAk salatu du pribatizatu nahi dela Donostia Ospitaleko garbiketa
Osakidetzako langileen baimenak azpikontrata baten zerbitzuekin ordezkatzen ari dira irailaren 1az geroztik
2010-2011 aldirako mahai orokorrak adostu zituen akordioak urratzea egotzi dio ELA sindikatuak Osakidetzako zuzendaritzari, eta pribatizaziora bidean beste pauso bat ematea leporatu dio. Irailaren 1az geroztik, Garbialdi enpresa azpikontratatuko langileek betetzen dituzte Donostia Ospitaleko garbiketa zerbitzuko ordezkapenak. Berez, Osakidetzako langileak dira ospitalea garbitzen dutenak, eta ELAk dio Osakidetzako langileek ordezkatu beharko lituzketela lanpostu horiek. Horrekin batera, sindikatuak Osakidetzari oroitarazi dio konpromisoa hartu zuela orain azpikontratatu gabe dauden zerbitzuak eta lanak Osakidetzatik kanpora ez ateratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu