politika

ELAko ordezkariak Otegi ikustera joango dira

Adolfo Muñoz 'Txiki' eta Amaia Muñoa sindikalistak 'Bateragune auzikoei' elkartasuna adieraztera joango dira bihar Logroñoko espetxera. Otegik, berriz, alde bakarreko urratsak egin beharraren garrantzia nabarmendu du, estatuen blokeoa "neutralizatzeko".

2013ko ekainaren 17a
13:41
Entzun

Arnaldo Otegik berretsi du asteburuan Bateraguneko auzipetuen espetxeratzea "termino politkoetan" soilik uler daitekeela. "Termino juridikoetan lehen urteko zuzenbide ikasle batek erabakiko luke onartezina dela. Gure askatasuna berehalakoa litzateke, baina edozein kasutan aurreratzen dut Auzitegi Konstituzional berriak ez duela gure alde egingo, nahiz eta betebehar hori duen". "Bakearen etsaientzat" arrisku gutxiago dago haiek espetxean edukita, Otegiren ustez.

Oztopoen gainetik, ordea, aurrera egin beharraz jardun du. Egungo egoeran alde bakarreko erabakiak hartzeko erabakiari heldu dio Otegik. Sortuk eragile sozial, politiko eta sindikalei hainbat ekinbide mahai gainean jarri beharko lizkie, haren ustez, "estatuen blokeo eta gerra psikologikoaren estrategia neutralizatzeko".

Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusia eta Amaia Muñoa idazkari nagusiaren ondokoa prozesuaz hitz egitera joango dira bihar, 17:30ean, Otegi bisitatzera. Haren bidez elkartasuna adierazi nahi diete Bateraguneko gainerako auzipetuei ere: Rafa Diezi, Sonia Jacintori, Arkaitz Rodriguezi eta Miren Zabaletari, eta haiek guztiak askatzeko eskatuko dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.