ELAk Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun arloko gastuei buruzko urteroko txostena aurkeztu du gaur eta, Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiaren albokoaren iritziz, "egunetik egunera gero eta argiagoa da Eusko Jaurlaritzaren eta osasun arloko patronalaren arteko itun estrategikoa" eta "Jaurlaritzak osasun pribatuaren aldeko hautua" egin duela dio.
"Politika antisozialtzat" jo du hori, eta urtetik urtera Jaurlaritzak gutxiago bideratzen duela osasun publikora.
ELAk jakinarazi duenez, Irlanda, Finlandia, Espainia, Italia, Suitza, Grezia, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Erresuma Batua, Portugal, Belgika, Norvegia, Suedia, Danimarka, Austria, Islandia, Alemania eta Frantzia aztertu ditu, eta Greziak baino ez du gastatzen EAEk baino diru gutxiago osasun publikoan. Barne Produktu Gordinaren %5 gastatu du EAEk, ELAk dioenez, "sortzen den aberastasunetik oso azpitik". “Osasun publikoak egiten ez duena pribatuak egiten du. Beharrak ez dira desagertzen eta horretaz baliatzen dira negozioa egiteko”, esan du Muñozek.
Mikel Noval eta Julene Gabiola ELAko azterketa bulegoko kideak ere izan dira aurkezpenean.
Gizartea
ELAren ustez, "Jaurlaritzak osasun pribatuaren aldeko hautua egin du"
Sindikatuak dio Jaurlaritzak osasun publikoan gastatzen duena, "sortzen den aberastasunetik oso azpitik" dagoela. Urteroko txostena aurkeztu du gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu