Erakunde propioen eskaera Ipar Euskal Herrian

ELB sindikatuko kideek Laborantza Ganbera hartu dute Hazparnen, Bateraren eskaerekin bat eginez

ELB Euskal Laborarien Batasuna sindikatuko hogeitamarren bat kidek Laborantza Ganberako egoitza hartu dute Hazparnen (Lapurdi). Ekintza horren bidez, Ipar Euskal Herrian erakunde propioak behar dituela aldarrikatu nahi dute ELBko kideek, eta, zehazki, ezinbestekoa duela Ipar Euskal Herritik bertatik kudeatutako laborantza ganbera. Larunbata arte han egoteko asmoa dute, hain zuzen ere, erakunde propioak eta euskararen ofizialtasuna galdegiten duen Batera plataformak antolatutako manifestaldira arte.

2003ko urriaren 8a
15:44
Entzun 00:00:0000:00:00
Larunbatera bitartean, Hazpeneko Laborantza Ganbera gogoeta gune bihurtuko dute ELBko kideek, eta zenbait eztabaida eta haursnarketa eramango dituzte aurrera.

Batera plataformak manifestazioa deitu du larunbaterako, doi-doi, Ipar Euskal Herriko departamendua, unibertsitate eta laborantza ganbera propioak eta euskararen ofizialtasuna eskatzeko. Aldarrikapen horiekin bat egiteko okupatu dute ELBko kideek Hazparneko Laborantza Ganbera.

Joan den larunbatean Batera plataformarekin bat egin duten alderdi, sindikatu, elkarte eta gizarte etakundeetako 150 bat ordezkarik larunbateko manifestazioarekin "ziklo berri bat" hasiko dela ohartarazi zieten Frantziako agintariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.