Elebidunentzako estatutu bat eskatu dio Biga Baik Bordeleko errektoreari
Eskola Publikoko arlo elebiduneko ikasleen gurasoek osatzen duten Biga Bai elkarteak hezkuntza nazionalari berezko estatutu bat eskatu dio, arlo elebidunarentzat. Bordeleko errektorearen erantzunik gabe, administrazioa beste modu batez interpelatzea izan du xede BigaBaik, atzo emandako prentsaurrekoan. Arazoak zein diren azaldu du, azpimarratuz «frango» jada konponduak direla EEPren laguntzaz. Tartean, ikastetxe batetik bestera elebidun klaseen arteko ordu ezberdintasuna nabarmendu dute, baita ere lizeoan bi hizkuntzetan ikasteko aukera murritza eta ikasketa tekniko zein teknologikoak euskaraz egiteko aukera eza. Baxoa arte eredu elebidunean ibili direnentzako, ezagupen administratibo bat eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu