Euskal Herria

Elena Beloki preso laudiotarra aske utzi dute

Langraizko kartzelari agur esan, eta aske geratu da Elena Beloki preso laudiotarra, Askatasunak jakitera eman duenez. Iazko abenduan atxilotu zuten, 18/98+ sumarioan. Espainiako Auzitegi Nazionalak hamahiru urteko kartzela zigorra ezarri zion. 6.000 euroko bermearen truke atera da libre.

2008ko uztailaren 1a
19:16
Entzun
Espetxetik kalera atera da gaur Laudioko (Araba) euskal preso bat, Elena Beloki. Atzean utzi du Langraizko (Araba) kartzela, eta gaur bertan lehenbiziko ongi etorria egingo diote, iazko abenduan kartzelara sartu aurretik bizitoki izan duen herrian, Hernanin (Gipuzkoa). Bertan arratsaldeko 19.00etan egingo diote harrera.

Laudiotarra iazko abenduaren 1ean hartu zuten atxilo, 18/98+ sumarioaren harira. Espainiako Auzitegi Nazionalak hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri zion, eta Langraitzen izan aurretik Soto del Real (Madril), eta Castello zein Villenako (Valentzia, Herrialde Katalanak) presondegietan atxiki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.