Elgoibarko 30 bat bizilagun etxetik atera dituzte sute baten ondorioz

Dirudienez, San Bartolome kaleko eraikin huts batean piztu da sua, eta inguruko eraikinetako jendea aterarazi egin behar izan dute. Ez da zauriturik izan.

Suhiltzaile bat, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Suhiltzaile bat, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
14789412 kepa
Elgoibar
2025eko abuztuaren 9a
12:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gauerdian Elgoibarren (Gipuzkoa) izandako sute baten ondorioz, 30 bizilagun inguru atera dituzte etxetik. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, San Bartolome kaleko eraikinetako batean piztu da sua, 00:30 aldera. Dirudienez, han ez da inor bizi. Hala ere, inguruko eraikinak hustu behar izan dituzte. Ez da zauriturik izan.

Suhiltzaileek itzali dute sua, eta etxetik ateratako bizilagunetako batzuk ostatu batera eraman dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.