ERREAKZIOAK

Elizalde: "Ikastolari behar dituen baliabideak emango dizkiogu"

Bere kontrako aliantza egin izana egotzi die Etxetok gainerako hautagaiei.

Iker Elizalde. JULEN PASCUAL
2014ko martxoaren 31
10:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Miarritzen, Mixel Veunac zentrista nagusitu zaio Max Brisson UMPko hautagaiari. Euskal Irratian mintzatu da Veunac; haren ustez, emaitzek islatzen dute miarriztarrek nahiago izan dutela haren mezua gobernatzeko: "Ezin dira lehen mailan ezarri alderdien gatazkak, jendea bildu behar da, eta hori da nik egin dudana".

Nabarmendu du hamabost urtez "elkartasun eta aniztasunean" gobernatu dutela Miarritze, eta gaineratu du posible dela horrela gobernatzea: "Nirekin bat egin dutenak proiektu horren inguruan batu dira".

Baionan, haserre mintzatu da Etxeto, porrotaren berri izan berritan. Bere kontrako koalizioa egin izana egotzi die Etxegarairi, Jean Claude Iriart abertzaleari, Sylvie Durruti eskuindarrari eta Sergue Nogues Ezkerreko Fronteko hautagaiari.

Hendaiako auzapezorde izango da Iker Elizalde abertzalea, eta, Euskadi Irratian baieztatu duenez, udal gobernuak "behar dituen baliabideak" emango dizkio "epe motzean" Hendaiako ikastolari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.