Elkar zoriondu dute Barne ministroek

2012ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Espainiako eta Frantziako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek eta Manuel Vallsek zorionak eman dizkiote elkarri, Aurore Martin Batasuneko kidea atxilotu eta Espainiaratu eta gero. Espainiako Barne Ministerioak ohar batean eman du horren berri. Ohar horretan zehaztu duenez, polizia operazioa Espainiaren eta Frantziaren arteko Ā«sintonia bikainarenĀ» emaitza izan da. Era berean, Barne Ministerioak aitortu du Batasuna legezko alderdia dela Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, baina azaldu du ANV eta EHAKren aurkako auzian Aurore Martin atxilotzeko agindua eman zuela Auzitegi Nazionalak, Hego Euskal Herritik Iparraldera Martinen izenean zegoen kontu korronte batera dirua bidali zelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.