Elkarretaratze bat egin dute Urnietan Asier Nieblaren hilketa gaitzesteko

2018ko urriaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Urnietako Udalak elkarretaratze bat egin zuen atzo Asier Niebla gaztearen hilketa gaitzesteko. Urriaren 11n hil zen, baina abuztutik zegoen koman, udan Donostiako Parte Zaharrean eraso egin ziotelako. Erakundeek onartu dute «indarkeria matxistaren logikaren» barruko eraso bat izan zela; emakume batekin zegoen kalean, eta gizon batek egin zion aurka. Agintariak, herritarrak eta senideak batu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.