ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du Bilbon, asteburuan ETAkegindako atentatuak gaitzesteko. ETAri «behingoz» armak uzteko eskaera egin dio Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak. «Alferrik dabil ETA, gure gizarteak nahi duen garapena bide demokratikoetatik doa, eta atentatuak gizartearen bizikidetzaren kalterako dira».
Bilboko Plaza Biribilean egindakoelkarretaratzean ehunka lagun bildu dira, Abertzaleak eta langileak garelako, ez gaude ados lelopean. Ertzaintzako Federazioko kideek ere parte hartu dutebertan. Bilkuraren ostean egindako adierazpenetan, ETAri «mugimendu zibil eta demokratikoak baldintzatzea» leporatu dio Elorrietak. ETAren helburua «borroka armatutik haratagoko oinarri zibileko mugimendu subiranistak saihestea» dela gaineratu du.Euskal Herriaren eskubideak indarkeriaz ez direla zaintzen berretsi du sindikatuko buruak. «Alderantziz, herritarrak erakarri eta borondateak batu behar ditugu»,azaldu du Elorrietak.
Elkarretaratzea egin du ELAk asteburuko atentatuak gaitzesteko
Atentatuak «bizikidetzaren aurka» doazela dio ELAk, eta «behingoz» armak uzteko eskatu dio ETAri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu