Botere publikoei erantzuna eskatu die beste behin Eraso Sexisten Kontrako Kolektiboak. Gizarte osoaren arazoa delako irtenbideak jartzea erakundeei dagokiela nabarmendu dute. Emakumeek karrikan lasai ibiltzeko eskubide osoa dutela aldarrikatu dute eta horretarako segurtasun neurriak beharrezkotzat jo dituzte. Bortxaketak delituak direla eta delitugileak zigortu egin behar direla gogorarazi dute. Aldarrikapen argiak egin dituzte agerraldian Besta bai, bortxaketarik ez eta Inoiz gehiago ez lelopean.
Hain justu, kolektibo horrek kanpaina handia egin du aurten Baionako festetan, ostatu eta festagune ugaritan sexu erasoen aurkako afixa ugari jarriz. Haatik, gutxienez bi bortxaketa gertatu dira, biak larunbatetik iganderako gauean, 05:00ak eta 06:30ak artean: 23 urteko neska bat geltok inguruan bortxatu dute bi gizonezkoren artean, eta 16 urteko beste bat zaurituta eta shock egoeran aurkitu dute sorospen taldeetako kideek bortxaketa jasan ondoren.
Iazko festetan bost emakumezkok salatu zuten bortxatu egin zituztela; bortxatzaileetako bakar bat ere ez dute atxilotu. Gainera, arazo larri hori nolabait garrantzia kendu nahi izan zion Jean Grenet Baionako alkateak, eta festa giroan, jantzi arinekin eta tangekin ibiltzen diren emakumeek, halako gertakariak erraztu egiten zituztela esan zuen. Aurtengo besten inguruan ere hitz egin du alkateak gaur goizean. Balorazio positiboa egin aitzinetik bi biktimak izan ditu gogoan Baionako auzapezak eta bortxaketak salatu ditu.
Hori guztia dela eta, datorren urtean halakorik gerta ez dadin neurri berezirik hartuko dituzten galdetu zioten atzo kazetariek Baionako prokuradore Patrice Micheli, baina ez zuen erantzun zehatzik eman.
Emakumeen kontrako indarkeria
Elkarretaratzea egin dute Baionan bestetako bortxaketak gaitzesteko
Baionako bestetan bi neska bortxatu dituztela eta, elkarretaratzea egin dute Baionako Herriko Etxearen aitzinean. =iGizonen bortizkeriak aski=i lelopean 80 bat lagun bildu dira Eraso Sexisten Kontrako Kolektiboak deituta. Bortxaketak salatzeaz gain, biktimei elkartasuna agertu eta prebentzio neurri gehiago eskatu dizkiete botere publikoei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu