Emakumeen aurkako indarkeria

Elkarretaratzea egin dute Iruñean, Orondrizko heriotza salatzeko

Nafarroako Gobernuko Berdintasunerako Institutuak deituta hainbat lagun elkartu dira. Nagore Laffage Casasola 20 urteko irundarra da herenegun hilik azaldu zen emakumea. Foruzainek gizonezko bat atxilotu zuten atzo.

2008ko uztailaren 9a
13:43
Entzun

Nagore Laffage Casasola 20 urteko Irungo (Gipuzkoa) emakumea hilik azaldu zen herenegun Orondritzen (Nafarroa), eta gaur, Nafarroako Gobernuak deituta, elkarretaratzea egin dute Iru�ean. Eguerdiko hamabietan hasi da ekimena, Gobernuko Berdintasunerako Institutuaren egoitzaren parean, Vinculo plazan, eta hainbat lagun batu da. Bertan izan dira, besteak beste, Sara Ibarrola Berdintasunerako Institutuko zuzendaria, Javier Caballero Presidentetzako kontseilaria eta Isabel Garzia Malo Gizarte Gaietarako Ongizate, Familia, Kirol eta Gazteria kontseilaria.

Emakumeak indarkeria zantzuak zituen eta, hilketarekin lotura duelakoan, 27 urteko gizonezko iruindar bat atxilotu zuten atzo foruzainek Erron. Iturri batzuen arabera, emakumea sanferminetarako jantzia zegoen, arropa zuriz eta zapi gorriz. Atxilotua Iru�eko ospitale bateko psikiatria saileko mediku gisa lan egiten zuela adierazi dute iturri horiek.

Atxilotuaren amak etxea du Erron. Ez dago argi hilketa non gertatu den, gorpua Erroibarren agertu bazen ere. Herenegun arratsaldean aurkitu zuen herritar batek gaztearen hilotza, Erroibarko Orondritz eta Loitzu (Nafarroa) herriak lotzen dituen bide batean. Hilotza plastikoekin estalita zegoen, eta sokekin lotuta. Herritarrak berehala eman zien gertatutakoaren abisua foruzainei. Hara abiatu zen Aurizko (Nafarroa) medikua, eta heriotza baieztatu zuen. Epaileak 22:00ak aldera eman zuen gorpua eramateko agindua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.