Elkartasun eguna Madrilen larunbat honetan

2010eko urtarrilaren 22a
12:43
Entzun 00:00:00 00:00:00
Egunkaria-ren aldeko Madrilgo Plataformak Egunkaria-ren aldeko eguna antolatu du larunbat honetarako, Adierazpen askatasunaren eta informazio eskubidearen alde. Martxelo Otamendi euskarazko kazetako zuzendari ohi eta auzipetuak parte hartuko du ekitaldietan.

Madrilen egingo dituzte ekitaldiak, San Bernardo kaleko 70.ean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lope de Vega Institutuan.

Egitaraua

- 12:00-14:00: Mahaingurua. Martxelo Otamendik, Mariano Ferrerrek, Isaac Rosak eta Carmen Lamarcak hitz egingo dute.

- 14.30: Bazkaria.

- 17:00-20:00: Musika eta antzerki emanaldiak. Gainera, kulturaren eta gizartearen arloko zenbait eragilek Egunkaria-ren alde hitz egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!