Euskal presoak

Elkartasun martxa egin dute Ibon Iparragirre preso dagoen Navalcarneroko espetxera

Senideek bisita izan dute goizean, eta salatu dute oraindik ez dizkiotela egin eginbeharreko mediku azterketa guztiak, eta ez dela tratamendua behar bezala jasotzen ari.

Elkartasun martxa Navalcarneroko espetxean, gaur. BERRIA
2014ko maiatzaren 17a
10:41
Entzun

Euskal Herriko hainbat herritako, Bartzelonako, Madrilgo eta Zaragozako (Espainia) 80 lagun inguru elkartu dira gaur Navalcarneroko (Madril, Espainia) espetxearen inguruan, txalaparta, oihu eta abestien bidez Ibon Iparragirre euskal presoari elkartasuna adierazteko. 

Goizean presoa bisitatu dute senideek, eta adierazi dute "nahiko ondo" dagoela animo aldetik. Dena den, behar duen tratamentua jasotzen ari ez dela baieztatzeaz gain, jakinarazi dute zazpi kilo galdu dituela azken bi hilabete eta erdian. "Ibonen osasun egoerak kritikoa izaten jarraitzen du, HIESa baitauka, C mailan, hau da, bere gaixotasuna sendaezina eta itzulezina da; beraz, egoera honetan espetxean mantentzen duten egun bakoitzeko bere osasun egoerak okerrera egiten jarraitzen du etengabe". Etxean zegoen preso Iparragirre, baina martxoan espetxean sartu zuten berriz: Basaurikoan lehenengo, eta Navalcarneron gero.

Bihar elkarretaratzea egingo dute Ondarroako Alamedan (Bizkaia), 13:00ean. Eta horrez gain, Ondarroan maiatzaren 31n Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Gaixo dauden presoak etxera! lemapean egingo den manifestaziora joateko deia egin dute.

Bihar, lasterka

Euskal preso eta iheslarien eta haien senideen elkartasunezko lasterketa lehiaketa, Lasterbidean, egingo dute bihar Larrabetzun (Bizkaia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.