LOR musika taldea eta Miren Amuriza bertsolariaren elkarlanaren ondorioz, Elkartasuna itxaropen abestia sortu dute, errepresaliatuekin elkartasuna adieraziz. Bideoklipa ere kaleratu dute, eta salgai dago hainbat tabernatan, hiru euroren truke.
Maiatzean hainbat musikarik manifestua kaleratu zuten, Amnistiaren Aldeko Mugimenduari elkartasuna eta babesa adierazi eta errepresioaren aurkako espazioan lanean jarraitzeko konpromisoa adieraziz. Harrezkero 150 musikari baino gehiagok eman dute atxikimendua. Elkartasuna itxaropen abestia eta bideoklipa dira horren emaitzak.
Grabazioan Fernando Sapo eta Mikel Kautaren laguntza izan dute.
Euskal presoak
'Elkartasuna itxaropen' abestia eta bideoklipa, errepresaliatuen alde
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu