Elkartearen jarduna ekonomikoki laguntzeko kanpaina abiatu du Etxerat-ek

Erredakzioa
Donostia
2015eko azaroaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteak kanpaina bat abiatu du urruntze politikak eragindako gastu ekonomikoei aurre egiteko. Etxerat Lagun du izena, eta hilabeteko diru kuota baten bidez elkartea laguntzea du xede. «Sakabanaketa politikarengatik zeharo itota daude senideak. Zama pisutsu hori arintzeko da kanpaina», adierazi dute.

Donostian eginiko agerraldi batean, Etxerat-eko kideek egitasmoarekin bat egiteko moduak azaldu dituzte: www.etxerat.eus webgunean sartu, eta han dagoen izena emateko orria deskargatu, bete, eta, ondoren, elkartera posta arruntez edo eskaneatu eta posta elektronikoz bidali. Edo Internet bidez zuzenean. Halaber, helbide elektroniko bat ([email protected]) eta telefono zenbaki bat zabaldu dute, Whatsapp aplikazioaren bidez harremanetan jartzeko: 646 02 88 84.

Bestalde, Sare presoen eskubideen aldeko taldeak ezagutzera eman du agerraldia egingo duela asteartean Nafarroako Parlamentuan. Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu ohia, Pepe Moulia espetxe funtzionario ohia eta Marilo Gorostiaga preso ohia izango dira.

Bidaia Alemaniara

Alemanian preso dago Tomas Elgorriaga hondarribiarra, eta harielkartasuna agertzeko autobus bidaia egin dute asteburuan Friburgora. Alemaniak herenegun onartu zuen Elgorriaga estraditatzeko Espainiak eginiko eskaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.