"Oso ondo iruditzen zaigu Zapaterok eta beste ordezkari politiko batzuk elkartzeko zein parte-hartze eta antolaketa politikorako eskubidea aldarrikatzea, baina Zapatero jauanari eta osterantzeko politikariei esan nahi diegu elkartzeko eskubidea eta, oro har, herritarren eskubide zibil eta politikoen multzoa bermatzeko, ezinbestekoa dela Alderdien Legea indargabetzea", esan du Permachek.
Batasuneko mahaikidearen arabera, Espainiako Alderdien Legeak oso ondorio larriak izan ditu, hala nola, instituzioetan herri borondatea ez islatzea, zenbait talde legez kanpo uztea eta jende asko auzipetzea.
Hori guztia dela eta, elkartzeko eta parte-hartzeko politikorako eskubidea bermatzeko eman beharreko urratsa Alderdien Legea indargabetzea dela azpimarratu du, "PPrekin, frankismoaren oinordekoekin, hitzartutako lege bidegabe hori kentzea".
Politika