Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusia hizlari izango da Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Foroan, azaroaren 6an. Zehazki, Gaurko sindikalgintzaren erronkak izeneko hitzaldia emango du.
Azaroko azken asteburuan egingo du ELAk batzar nagusia, eta Elorrietak idazkari nagusi kargua bilkura horretan utziko duela dago aurreikusita. Horrenbestez, Elorrietaren jendaurreko azken ekitaldietako bat izango da.
Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiak ere Martin Ugalde foroan egin zuen kargua utzi aurreko azken agerraldietako bat.
Ekonomia