Trafiko arduradunek emandako azken datuen arabera, Hego Euskal Herrian N-121-Arako sarrera hori da itxita dagoen errepide bakarra. Oraingoz, lehen eta bigarren mailako errepide sare eta mendateetan ez dagoela besterik itxita agertu dute. Dena den, elurra ari du leku askotan, eta, beraz, litekeena da orduek aurrera egin ahala bideren batzuk ixtea edo arazo handiagoak sortzea.
Nolanahi ere, leku gehienetan arreta handiz gidatu behar da, elurragatik ez ezik, baita izotzagatik ere. A-8 autopistan bertan arazo handiak izan dira goizean izotzarekin, eta gauza bera gertatu da errepide berean Pausutik Baionara bitartean. Arabako Diputazioak Herrera y
Orduñako portuetan kontuz ibiltzeko deia luzatu dute elurra eta izotza direla medio istripuak gertatzeko arriskuak handiak direlako.
Informazio zehatzagoa:
EAEri buruzkoa .
Nafarroari buruzkoa .
Ekaitza