Elurra heldu da tokirik garaienetara

Hainbat errepidetan kateak eraman behar dituzte ibilgailuek; Belaguako gaina, berriz, itxi egin dute

Elurra Nafarroan. Elurra kentzeko makina Bizkarreta-Gerendiainen.
Elurra kentzeko makina bat Bizkarreta-Gerendiainen. VILLAR LOPEZ / EFE
arantxa iraola
2024ko urtarrilaren 6a
17:00
Entzun

Meteorologoen iragarpenak konplitzen ari dira, eta Euskal Herriko gainak zuritzen ari dira. Errepideetan ere hasi dira arazoak. Nafarroan, Belaguako gaina itxi egin behar izan dute. Beste hainbat errepidetan, autoak kateekin ibiltzera behartu dituzte; Aralarko San Migelera igotzeko errepidean, Irurita eta Eugi artekoan, Urkiagako gainean, eta Egozkuekoan. Araban, Opakuan eta Bernedon hartu behar izan dute neurria. Orduñan eta Herreran aparteko arretaz gidatzeko aholkua eman diete gidariei.

Nafarroako Gobernuak ohartarazpena egin du: herrialdearen ipar-ekialdean 700 metrotik gora zurituko du, eta Pirinioetan, 1.100 metrotik gora. Horregatik, adi ibili behar da. Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak abisu horia du ezarria. Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuek, bestalde, abisu horia dute ezarria bihar arte; elur arriskuarengatik. Euriarekin ere adi ibili behar da, erruz ari baitu zenbait tokitan. Nolanahi ere, euriarengatik ezarrita zegoen abisu horia bertan behera utzia dute.

Euriarengatik zenbait arazo izan dira Iruñean ere, Sadarreko oinezkoen pasabidean. Moztu egin behar izan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.