Erasoa

Emakume bat atxilotu dute Erandion, bikotekideari aiztoa sartu diolakoan

Ustezko erasotzaileari hilketa saioa egotzi diote.

2007ko apirilaren 16a
14:25
Entzun
Ertzainek 34 urteko emakume bat (A.D.V.D.) atxilotu dute gaur goizean Erandion (Bizkaia), gizonezko bati aizto batez eraso egitea egotzita. Atxilotuak bikotekideari sukaldeko aizto bat sartu dio sabelean, eta hau ospitalera eraman behar izan dute.



Goizeko ordubietan Obieta kaleko etxebizitza batean izan da ustezko erasoa, eta bizilagun batek ohartarazi du Ertzaintza. Ertzainak etxebizitzara sartu direnean, gizonezko bat ikusi dute ohean etzanda, sabelean zauri bat zeukala. Biktimarentzat osasun laguntza eskatu ostean, ertzainek emakumea atxilotu dute hilketa saioa egotzita.

Ertzainen arabera, emakumea gizonezkoa erasotzera joan den lehen aldian, gizonezkoa ohartu egin da eta arma apurtzea lortu du. Jarraian, emakumeak beste aizto bat hartu du eta sabelean sartu dio.

Atxilotua lehenago ere atzeman izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.