Erasoa

Emakume bat atxilotu dute Ermuan, bikotekideari labanaz eraso egitea egotzita

Ertzaintzaren arabera, gizonezkoak labanarekin egindako bi zauri ditu bularrean. Hilketa ahalegina leporatu diote andreari.

2010eko apirilaren 29a
12:49
Entzun
42 urteko emakumezko bat atxilotu dute bart goizaldean Ermuan (Bizkaia), bikotekideari labanaz eraso egitea egotzita. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, goizeko ordubatak eta laurden inguruan San Antonio auzoko zenbait bizilagunek ohartarazi diete liskar handia ari zela gertatzen bi bikotekideren artean. Esandako lekura joan diren ertzainek bularren bi labankada zituen gizonezko bat aurkitu dute, odoletan. Anbulantzia medikalizatu bateko kideek artatu dute, eta egonkortu ondoren, erietxe batera eraman dute.

Andreak berak aitortu die ertzainei berak zauritu duela bikotekidea. Ertzaintzaren arabera, akohola edanda edo beste drogaren bat hartuta zegoen emakumezkoa. Hilketa ahalegina leporatuta atxilotu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.