Emakume bat atxilotu dute Gernika-Lumon, bikotekidea hiltzea egotzita

Ertzaintzak ondorioztatu du 62 urteko gizona ez zela istripu baten eraginez hil, eta jakinarazi du gorpuak indarkeria zantzuak zituela. Biktima iazko azaroan hil zen.

Ertzaintzako agente batzuk, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
Ertzaintzako agente batzuk, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
maddi iztueta olano
2026ko otsailaren 11
12:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du gaur Gernika-Lumon (Bizkaia), iazko azaroaren 22an bikotekidea hiltzea egotzita. Iturri ofizialek auzokide baten deia jaso zuten. Emakumeak laguntza eskatu zion hari, senarra hilik «topatu» zuela eta; emakumearen arabera, ohetik erori zen. Gerora egindako autopsiaren bidez Ertzaintzak ondorioztatu zuenez, ordea, biktimak indarkeria zantzuak zituen buruan eta gorputzeko hainbat ataletan.

Atxilotutako emakumea komisariara eraman dute lehenik, eta Gernika-Lumoko guardiako epaitegira eramatekoak dira gero. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.