Emakume bat atxilotu dute Getxon (Bizkaia), bikotekideari labanaz eraso egitea leporatuta. Ertzaintzak baieztatu duenez, gauean gertatu da erasoa. Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute 23 urteko gizona, torax gaineko zauri baten ondorioz, eta operatu; Erandiokoa da (Bizkaia).
Ertzaintzaren arabera, ustezko erasotzailea gizonaren bikotekidea da; gertatutakoa argitu artean atxilo dago, behin-behinean.