Ertzaintzak 31 urteko emakume bat atzeman zuen atzo Portugaleten, pisukideari ur beroa bota ziola egotzita. Biktimak —emakumea— erredurak dauzka lepoan eta bularraldean.
19:30ak aldera izan zen gertaera, Ertzaintzak gaur esan duenez. Haien bizilagun batzuek abisua emanda joan ziren ertzainak etxe hartara. Orduan atxilotu zuten ustezko erasotzailea.
Biktima osasun zentro batera eraman zuten, anbulantzian.