gizartea

Emakume bat hil da auto istripuan, Muskizen

2009ko maiatzaren 19a
16:17
Entzun 00:00:0000:00:00
A-8 errepidean Muskiz (Bizkaia) parean 10:45ean gertatutako errepide istripuan emakume bat hil da. Castro Urdialesko (Kantabria, Espainia) 47 urteko emakumea da hildakoa. Biktima gidatzen ari zen autoak eta beste auto batek elkar jo dute.

Ertzaintzak emakumea autotik atera du, zauri oso larriak zituen eta hil egin da. Istripuan haren ahizpa ere zauritu da eta Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako ospitalera eraman dute. Bilboko noranzkoan gertatu da ezbeharra.

Istripuaren ondorioz, bi errepideak moztu egin dituzte, baina jada, bide bat irekita dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.