59 urteko emakume bat zendu da Azagran (Nafarroa), kamioi batek harrapatu ostean. Nafarroako Gobernuaren arabera, istripua 11:38an gertatu da, NA-134 errepidean. Kamioilaria onik atera da.
Inguruko medikuak, bi anbulantzia, helikoptero bat eta Guardia Zibila joan dira istripua gertatu den lekura, baina emakumea bertan hil da. San Adriangoa zen (Nafarroa).
Aurten 47 pertsona hil dira Nafarroan garraio istripuen ondorioz, iaz halako bi.