Emakume bat hil da Bardean, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan

N-121 errepidean gertatu da ezbeharra. Auto gidaria, Tuterako 32 urteko emakume bat, ospitalera eraman zuten, oso larri, eta han hil da. Kamioi gidaria onik atera da.

Foruzain bat trafikoa mozten, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Foruzain bat trafikoa mozten, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Ion Orzaiz.
2026ko otsailaren 6a
08:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

32 urteko emakume bat hil da bart gauean Nafarroan auto istripuz, haren autoak eta kamioi batek elkar jo ostean. Iruñea eta Tutera arteko N-121 errepideko 66. kilometroan gertatu da ezbeharra, Bardeako eremuan. Haraino joan dira Tuterako, Azkoiengo eta Tafallako suhiltzaileak eta anbulantzia bat. Andrea hondakinen artean harrapatuta zegoen, eta handik ateratzea lortu dute. Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman dute, egoera kritikoan, eta han hil da.

Bi ibilgailuek elkar jo ostean, kamioiak su hartu du, baina kamioi gidaria onik atera da. Alkohola eta drogak detektatzeko probak egin dizkio Foruzaingoak, eta denetan negatibo eman du. Gertatutakoa ikertzen ari da Polizia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.