Bi autok aurrez aurre jo dute gaur arratsaldean AP-15 autobidean, Cadreita parean (Nafarroa). Emakume bat hil da eta gizon bat zauritu. Autoetako bat kontrako bidean zihoan.
Istripua 18:38an gertatu da, 18,8. kilometroan, Cadreita eta Alesbes artean. Anbulantziak, medikuak, suhiltzaileak eta foruzainak joan dira. Emakumearen gorpua Nafarroako Auzi Medikuntza Institutura eraman dute. Zauritutako gizona Nafarroako Ospitale Unibertsitariora.