Emakume bat hil da eta beste bat larri zauritu, Iturenen izandako istripuan

Mendiko bide batetik zihoala, autoa amildegi batetik erori zen. Hildako emakumea eta larri zauritutakoa ahizpak dira.

Autoa, amildegitik erori eta gero, Iturenen. FORUZAINGOA
Autoa, amildegitik erori eta gero, Iturenen. FORUZAINGOA
Erredakzioa
2024ko martxoaren 30a
10:30
Entzun

Emakume bat hil eta beste bat larri zauritu ziren ostegun arratsaldean, haien autoa mendiko bide batetik atera eta amildegi batetik erorita, Iturengo Berraintza inguruan (Nafarroa). Istripuaren ondorioz, 70 urteko emakume bat hil zen, Zangozakoa (Nafarroa); 71 urteko beste bat, hildakoaren ahizpa, larri zauritu zen. Zauritua autoan harrapatuta geratu zen, eta suhiltzaileek atera behar izan zuten. Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman zuten.

Hildako emakumea ari zen autoa gidatzen. Hiru ahizparekin zihoan, Noticias de Navarra egunkariak emandako informazioaren arabera. Mendiko bidean zihoazela, ahizpetako bi autotik jaitsi ziren. Geroxeago, autoa amildegitik erori zen. Autoak 50 metro egin zituen amildegian behera. Oronozko suhiltzaileak, suhiltzaileen erreskate teknikoetarako taldea, Doneztebeko medikuen taldea, anbulantzia bat eta Elizondoko eta Iruñeko foruzainak joan ziren istripua gertatu zen lekura. Foruzaingoa zer gertatu zen ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.