Emakume edadetu bat hil da gaur goizean Donapaleuko (Nafarroa Beherea) etxe batean izandako sute batean. 10:00ak baino lehen sortu da sua, eraikinaren beheko solairuan. Suhiltzaileak joan dira, baina ezin izan dute emakumea salbatu. Desgaitasun fisiko bat zuen, eta ezin izan da etxetik atera. Eraikinak hiru solairu ditu, eta gainerako etxeetako bizilagunik ez da zauritu.
Suhiltzaileek 11:00etarako kontrolatu dute sutea.