64 urteko emakume bat hil da gaur Muskizen (Bizkaia), Arena hondartza parean paseoan zebilela olatu batek harrapatu eta itsasora eraman ondoren. Itota zendu da. 14:45ean izan da gertaera.
Lagun batekin zebilen paseoan, eta hori ere harrapatu du olatuak. Bere kabuz irten du, baina, itsasotik.
Emakume hura sorospen zerbitzuek atera behar izan dute uretatik. Hilda zegoen ordurako.
Gizartea