49 urteko emakume bat hil zen atzo Sestaon (Bizkaia), su txiki batekin egindako erredura larriengatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari baieztatu dionez, 22:00ak aldera jaso zuten abisua.
Iberia kaleko etxebizitza batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek etxebizitzaren barnean aurkitu zuten larri zauritutako emakumea, eta Gurutzetako ospitalera eraman; ospitalean hil zen.