Emakume bat hil da Torres del Rion auto istripu batean

Emakumearen autoa errepidearen bazter batean zegoen, eta hura jo du kamioi batek.

A-12 errepidea. GOOGLE MAPS
A-12 errepidea. GOOGLE MAPS
2025eko abuztuaren 18a
17:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Emakumezko bat hil da A-12 errepidean, Torres del Rio udalerrian (Nafarroa), kamioi batek haren autoa jo ostean. Ezbeharra 12:02 aldera gertatu da, errepide horretako 69. kilometroan. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Nafarroako SOS Deien arabera, emakumearen autoa geldirik zegoen, eta kamioiak hura jo du. Bi ibilgailuak irauli egin dira, eta emakumea harrapatuta geratu da auto barruan. Lizarrako suhiltzaileak, bi anbulantzia, Foruzaingoa eta helikoptero medikalizatu bat bertaratu dira. Suhiltzaileek atera dute autotik, baina, osasun zerbitzuek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Kamioiko gidaria, berriz, Lizarrako ospitalera eraman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.