Istripua
Emakume bat hil da Zornotzan gertatutako istripu batean
Autobus batek eta auto batek aurrez aurre jo dute Zornotzan (Bizkaia), Bi-3334 errepidean hain zuzen ere. Istripua goizeko 09:15ak aldera gertatu da eta kolpearen ondorioz autoan zihoan emakumean hil egin da.
Montorra auzoaren parean gertatu da ezbeharra: Seat Arosa auto batek eta Volvo autobus batek elkar jo dute, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. 24 urteko emakume gaztea istripua gertatu den leku berean zendu da. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi du jazotakoa ikertzen ari direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu