Iruñeko udaltzainek gaur goizean hilda topatu dute emakume bat Gelbentzu karrikan, seigarren zenbakiko laugarren solairuko etxebizitza batean, eta ustez emakumearen bikotekideak hil du. Lepoa moztuta zeukan biktimak, eta ustezko erasotzailea bera gertaeraren ondoren, etxeko leihotik salto eginda, bere buruaz beste egiten saiatu dela esan dute udaltzainek.
4:22an bizilagun batek udaltzainei deitu die, Arrosadia auzoko etxe hartan "eztabaida gogorra" zegoela-eta. Poliziak etxera joan direnean, atea bota egin behar izan dute, eta barruan emakumea hilik aurkitu dute. 20 urte ditu biktimak -Tatiele de Sousa Neres-, eta jatorriz brasildarra da.
Eraikin kanpoan gizonezko bat topatu dute zaurituta; ustezko erasotzailea. Honek 23 urte dauzka -Tiago Rosa Silva- eta bera ere Brasilgoa da sortzez. Nafarroako Ospitalera eraman dute, eta polizien zaintzapean dago.
Nafarroako Gobernuak erasoa salatzeko elkarretaratzea antolatu du gaurko. 13:00etan hasita egin dute, Vinculo plazan.
Emakumeen kontrako indarkeria kasua izan dela egiaztatzen bada, aurten Euskal Herrian hala hildako lehen emakumea litzateke gaurkoa.
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume bat hil du bart Iruñean ustez bere bikotekideak, lepoa moztuta
Gelbentzu karrikan izan da gertaera, eta 20 urte ditu biktimak. Ustezko erasotzailea 23 urteko gizonezkoa da eta bere buruaz beste egiten saiatu da, etxeko leihotik salto eginda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu